miércoles, 17 de abril de 2013


JARA

Jara 13 urteko neska bat da, institutora doa eta badu lagun min bat sekretu eta arazo guztiak kontatzen dizkiona; Ihintza du izena eta gela berdinera doaz. Jarak Urko du gustoko bere gelako piercing bat bekainean egin duen mutil bakarra eta Jararen ametsa Urkori musu bat ematea da. Jara txikia sentitzen da, gurasoek oraindik ume txiki bat bezala tratatzen dute eta bere arropa “zaharkitua” dagoela esten du. Behin Ihintzarekin arropa erosketak egitera doa eta praka gorri pitilloak eta kamiseta motz zuri erosten du.
Jarak, garrantzitsua izan nahi duenez Urkoren aurrean, txilborraren ezkerrera tatuaje txiki bat egiten du , arrosa beltza alegia. Gurasoei ez die ezer esaten, baina lagunek aldagelan ikusten dute eta gurasoei kontatzeko behartua sentitzen da. Aita hasieran haserretzen da baina tatuajea hain txikia ikustean haserrea pasatzen zaio. Azkenean Urko Jararen etxera doa “apunteen bila doala”-ren aitzakiaz, baina Jararen ohean esertzen da eta bat-batean musua ematen dio Jarari, Jara pozik dago bere ametsa bete duela ikustean.

Idazlea:Jasone Osoro
Irudiak:Luis Astrain
Irudia:

No hay comentarios:

Publicar un comentario