miércoles, 22 de mayo de 2013


LAGUN ARTEAN

Atzo, lagunekin gelditu nintzen; Ane, Irati, Julene eta Ohiane, baina denok Mai deitzen diogu. Metroko plazan egon ginen, zestan, gozokiak erosten, txino dendan...Arratsaldea pasatu genuen. Baina 19:30-19:45-ak aldera, Ane etxera joan zen, ilea garbitu behar zuelako, eta gu Iratiren bila joan ginen; kaleak gora eta bera, barandak saltoka eta belarretik bueltaka Iratiren etxera iritsi ginen baina Madrilen zegoen, bere lehengusinaren jaunartzea ospatzen eta Iratiren auzokideak Julene eta Ohianeri bronka bota zien. Denak barrezka hasi ginenez asko kostatu zitzaigun kaleko aldapa igotzea, baina metroko plazara iristea lortu genuen. Pipak erosi eta gero bakoitza bere etxera joan zen.

Idazlea: Izaro Petralandak asmatua
Iritzia: gustatu zait, oso ondo pasatu genuelako
Irudia:

No hay comentarios:

Publicar un comentario